eues

Albistea

Ikusmen urria duten edo itsuak diren pertsonei zuzendutako lantegi berritzailea hartuko du Atariak

Ikusmen urria duten edo itsuak diren pertsonei zuzendutako lantegi berritzailea hartuko du Atariak datorren larunbatean, hegaztiak kantuaren bidez identifikatzen ikasteko. SEO/BirdLife eta ONCE erakundeekiko lankidetzan, proiektuaren baitan eduki interaktiboak garatzen dira gure zelaietan zabalduen dauden hegazti espezietako hamabiak ikasteko, besteak beste, txantxangorria, zozoa edo txonta arrunta.

Bi saio izango ditu lantegiak, martxoaren 12an lehenengoa eta ekainaren 4an bestea. Lehenengoan hegazti espezie ohikoenak ezagutuko dituzte bi norabidetako bidaian zehar: zelaitik belarrira eta belarritik laguntzailearen irudimenera, espeziea soinu baliabideen bidez deskribatzen lor dezan. Bigarren saioan Salburuko hezeguneetan zeharreko ibilaldi gidatua egingo dute ornitologo profesionalen eskutik, ikasitakoa praktikan jartzeko xedez.

Parte hartzaileek hegaztien itxura fisikoa ezagutzeko modua da alderdi berritzaileetako bat. Haien itxura idealizatu ahal dezaten, espezien sentimenezko identifikaziorako esperientzia pilotua garatuko da, lehenengo hegaztiak bizirik harrapatu eta manipulatuko dira, eraztuna jartzen zaienean baliatzen den teknika bera baliatuta.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala