eues

Albistea

Ikasturte honetan, 14.200 ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte CEAk eta AMVISAk antolatzen dituzten ingurumen hezkuntzako jardueretan

haur bat jarduera batean

Udalak antolaturiko ingurumen hezkuntzako programak jarduera ugari eskaintzen ditu, eta askotariko gaiak lantzen: landare-ondarea eta naturaren babesa, baratzezaintza ekologikoa, hiri ekologia, elikadura osasungarria, energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak, eta uraren kudeaketa integrala. Adin guztietako ikasleei zuzentzen zaie eskaintza, haur hezkuntzatik hasita batxilergo eta prestakuntza zikloetaraino.

Jarduerak hiriko hainbat lekutan garatzen dira: lorategi botanikoa (Europako basoak), Olarizuko etxaldea, Erdi Aroko hiriguneko etxarteak, Zadorra ibaia, Ataria, ura tratatzeko Arakako eta Krispiñako udal instalazioak, udal baratzeak, eta Eraiken eraikuntzaren institutua.

Aurten bi lankidetza nabarmendu behar dira: batetik, Gaia fundazio ekologistarekin, “Etxarteak, hiri ekologiako irakaspena” jarduera egiteko; bestetik, Eraiken eraikuntzaren institutuarekin, “Energia eraginkortasuna: etxeetan 0 kontsumoa helburu” jarduerarako.

Eskolako Agenda 21

Bestetik, Eskolako Agenda 21en barruan kontsumo arduratsu eta iraunkorra landuko da ikasturte honetan, ikasleen beren kontsumoaren ikuspuntutik; hiriko 21 ikastetxek eta ia 20.000 ikaslek hartuko dute parte.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala