Albistea

Ikastetxeetarako joan-etorrietan mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeko jardueretarako diru-laguntzen deialdia

> Iragarkia ALHAOn (PDF)

Gasteizko ikastetxeei eta ikasleen gurasoen elkarteei laguntza ekonomikoa ematea da diru-laguntza deialdi honen xedea, 2015-2016 ikasturtean ikastetxeetarako joan-etorrietan mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeko jarduerak egin ditzaten. Ikastetxeek eta ikastetxe horietako ikasleen guraso elkarteek eskuratu ahal izango dute diru-laguntza.

Ekimen hau CEAk Eskolako Agenda 21aren tesuinguruan sustatu duen proiektuaren baitan kokatuta dago.

Honako hauek joko dira sustapen horrekin zerikusia duten gastutzat:

  • 2015-2016 ikasturtean ikastetxeetarako joan-etorrietan mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeari buruzko ikastaro, hitzaldi eta lantegiak antolatzea.
  • Oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna sustatzearekin zuzenean lotutako lanak egitea. Adibidez: Bizikletentzako aparkaleku seguruak jartzea edo gehitzea.
  • Ikastetxeetarako joan-etorrietan mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzearekin zuzenean lotutako komunikazio kanpainak egitea.
  • Bizikletak erostea, diru-laguntza eskatzen duen erakundea titular deneko lantokian lan egiten duten langileei uzteko.
  • Ikastetxeetara joateko bide seguruen proiektua garatzea: pedibusak, bizibusak, bideak seinaleztatzea...
  • CEAko teknikarien iritziz horien parekotzat jo daitezkeen bestelako gastuak.

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu