Albistea

Ikastetxeetarako joan-etorrietan mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeko jardueretarako diru-laguntza deialdia

Betebehar hauek betetzen dituzten ikastetxeek eta ikastetxe horietako ikasleen guraso elkarteek eskuratu ahal izango dute diru-laguntza:

  • Gasteizko udalerrian egotea.
  • 2014-2015 ikasturtean, ikastetxeetarako joan-etorrietan mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeko proiektua egitea edo egiten aritzea.
  • 2014-2015 ikasturtean jarduera horiek egiteak gastuak ekarri izana -facturen bitartez egiaztatu daitezkeenak-, mugikortasun aktibo eta autonomoaren sustapenari estu-estu lotuak. Honako hauek joko dira sustapen horrekin zerikusia duten gastutzat:
    • 2014-2015 ikasturtean ikastetxeetarako joan-etorrietan mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeari buruzko ikastaro, hitzaldi eta lantegiak antolatzea.
    • Oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna sustatzearekin zuzenean lotutako lanak egitea. Adibidez: Bizikletentzako aparkaleku seguruak jartzea edo gehitzea.
    • Ikastetxeetarako joan-etorrietan mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzearekin zuzenean lotutako komunikazio kanpainak egitea.
    • Bizikletak erostea, diru-laguntza eskatzen duen erakundea titular deneko lantokian lan egiten duten langileei uzteko.
    • Ikastetxeetara joateko bide seguruen proiektua garatzea: pedibusak, bizibusak, bideak seinaleztatzea...
    • IGIko teknikarien iritziz horien parekotzat jo daitezkeen bestelako gastuak.
  • Behar diren argibideak eman beharko dituzte ikastetxeek, beharrezkotzat jotzen bada IGIko langileek aurkeztu diren fakturak eta diruz lagundutako proiektuetan gauzatutakoak bat datozela egiaztatzerik izan dezaten.
  • Ikastetxeek eskabide bakarra aurkeztu ahal dute, dela ikastetxearen izenean, dela bertako gurasoen elkartearen izenean.

Deialdiaren oinarriak

Eskola bidearen proiektuari buruzko informazio gehiago