eues

Albistea

Ikastetxeetan mugikortasun osasungarria sustatzeko jardueren eskaintza 2015-2016 ikasturterako

2015-2016 ikasturtean Vitoria-Gasteizko Eskolako Agenda 21ean parte hartzen ari diren ikastetxeek ekintza planak garatuko dituzte eskolako joan-etorrietan mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeko. Helburua da espazio publikoan esku hartzea, hiriaren eta haurtzaroaren arteko harremanen inguruan jendeak duen pertzepzioa moldatzea eta haurren hezkuntza ere moldatzea beren ingurune hurbilena ezagutzeko duten ahalmena sustatzeko eta beren autonomia mugatzen dituzten oztopoak kentzeko.

CEAk hainbat jarduera eskainiko ditu Agenda 21 horri lotuta.

  • "Faustinarekin munduratuz" Eneko Etxebarrietak prestatutako antzezlan bat da, lehen hezkuntzako haurrei eta bigarren hezkuntzako lehen ziklokoei munguko beste herrialde batzuetako bizimoduak erakusten dizkiena. Jarduera horren xedea da eskolara oinez joan daitezen akuilatzea eta bizikleta mugikortasun alternatiba gisa aurkeztea.
  • Oinezkoen zirkulazio segururako lantegia 9 eta 10 urteko ikasleentzat. Haurrei prestakuntza eskainiko zaie eskolara modu autonomoan oinez joateko behar dituzten ohiturak eta trebeziak jaso ditzaten.
  • Bizikletaz seguru ibiltzeko ikastaroak (ikusi bideoa) 11 eta 14 urte arteko ikasleentzat. Ikastaro horien helburua da gazteek zirkulazioaren gorabeherak baloratzen ikas dezaten eta eguneroko joan-etorriak diseinatu eta bizikletaz egin ditzaten.
  • Bizikletaren mantenimendurako eta segurtasun gailuen erabilera sustatzeko lantegia, 14 urtetik gorako gazteentzat. Bizikleta mantenimendu egoera egokian edukitzearen garrantziaz eta argiak eta lapurreten aurkako gailu onak erabiltzearen garrantziaz sentsibilizatzea da ikastaroaren xedea.
  • Bizikletaz seguru ibiltzeko lantegia familientzat. Lantegi honen helburua da familiek ikus dezaten bizikleta mugikortasun alternatiba ona izan daitekeela beren eguneroko joan-etorriak egiteko. Prestatzaile baten laguntzarekin, familiek prestakuntza jasoko dute eguneroko bidaiak diseinatu eta bizikletaz egiteko. Lantegi honen bidez, gurasoek jakin ahal izango dute zein den familiako kide bakoitzaren gaitasun maila zirkulazioaren gorabeherak baloratzeko eta bizikletaz modu autonomoan mugitzeko.
  • Diru laguntzen deialdia Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten ikastetxeetako ekintza planetan programatutako jarduerak egitea errazteko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala