Albistea
Ikastetxeetan baratzeak sortzeko 2014ko dirulaguntza deialdiaren emaitzak
2014an CEAk lehen aldiz sortu zuen dirulaguntzen deialdi bat Vitoria-Gasteizko ikastetxeetan eskola baratzeen jarduerak egiteko. Deialdiaren xedea zen baratzezaintzako jarduerak sustatzea eskoletan, ekimen horiek ikasleen artean jarrera eta gaitasun egokiak sustatzeko eta haiek prestatu eta sentsibilizatzeko funtsezkoak direla uste baitugu. Eskola baratzeek hainbat gai lantzea ahalbidetzen dute: elikadura osasungarria, kontsumo jasangarria, nekazaritza ingurunearen ezagutza eta natur baliabideen ekoizpena, beste gai askoren artean.
2014ko deialdian 22 ikastetxe aurkeztu ziren, eta guztira 11.104,14 euro jaso zituzten.