IGIko teknikari Gorka Belamendiak Euskal Kazetaritza sarietako bat jaso du
Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatzen dituzte sariak, BBK, Euskaltel, Ihobe, Gasteizko Udala eta LOGI taldea babesle eta laguntzaile dituztelarik.
Zigor Aldama 'Euskal Kazetariak' ataleko saritua izan da; 'Adierazpen askatasunerako José María Portell' saria Rosa María Calafi egokitu zaio; 'Ibilbide profesionala' saria, José Manuel Alonsori; 'Pertsonaia edo giza instituzioa' izeneko saria euskal osasungintzako kolektiboarentzat izan da; 'El Comidista' blogaren zuzendari Mikel Iturriagak 'Kazetaritza digitala - Narratiba berriak' saria eskuratu du, eta 'Juantxu Rodríguez fotokazetaritza saria' Luis Calabor prentsa-argazkilariari egokitu zaio. Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat komunikabidetako ordezkariek osatutako epaimahaiak aukeratu ditu 2020ko sarituak.