eues

Albistea

IGIk uda honetarako ingurumen hezkuntzako jardueren programari ekingo dio berriro, Atarian eta Olarizun

Lestes viridis

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak berriro ekin dio ingurumen hezkuntzako programazioari osasun-larrialdiak eragindako geldialdiaren ondoren, eta haur eta familientzako zenbait jarduera eskainiko ditu ekainean bertan, osasunaren arloko prebentzio- eta segurtasun-neurrietara egokituta.

Horregatik, haur eta familientzako jarduerak gehien bat espazio irekietan egingo dira. Online egiteko jarduerak ere sartu dira programan.

Ikastaroak online, natur ibilbideak, erakusketak, aurrez aurreko lantegiak eta lehiaketak aurki daitezke IGIren proposamenean, biodibertsitatea eta natura-ondarea ezagutzea eta horietaz gozatzea helburu.

Nabarmentzekoa da aldi baterako erakusketak berreskuratu izana, Atariaren erakargarri nagusietako bat baitira. Abuztuaren 30era arte bi erakusketa antolatu dira.

Gainera, aste honetatik aurrera egongo dira erabilgarri Salburuko parkean ibiltzeko bizikletak.

Programazioa udalaren webgunean kontsultatu daiteke, baita IGIren, Atariaren eta Olarizuko lorategi botanikoaren web-orrietan ere.

> IGIren agenda

Orobat, webgunean eman daiteke izena, edo hori ezinezkoa bada, 010 telefonoan.

Atariko programazioa

Aldi baterako erakusketak

Iragankorra

Ekainaren 1etik 28ra arte.

“Iragankorra” da Mario Cea natura-argazkilariaren erakusketaren izenburua. Naturan gertatzen diren eta gehienetan gure begientzat ikusezin diren une bakanak erakusten dizkigu.

Euskal Herria Nature

Uztailaren 7tik abuztuaren 30era arte.

Erakusketa osatzen duten argazkiak hurbilen dugun izadiaren isla dira, EAEko eta Nafarroako izadiarenak. Clic! Taldearen helburua leku, oroitzapen, une, argi eta koloreak bildu eta ezagutaraztea da, baita inguru naturalak eragiten dituen sentsazio eta sentimenduen berri ematea ere.

Ikastaroak online

Hezeguneko hegaztien identifikazioari buruzko hastapenak

2020ko ekaina.

Bi ordu irauten duen ikastaroa online. Hezegunean bizi diren paseriformeak eta hegazti urtarrak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

Hezeguneetako landareen identifikazioari buruzko hastapenak

2020ko ekaina.

Bi ordu irauten duen ikastaroa online. Hezegunean bizi diren landare espezie nagusiak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

Odonatoen identifikazioa

2020ko ekaina.

Hiru ordu irauten duen ikastaroa online. Animalia horiek identifikatzen ikasi eta sakonago ezagutzea da helburua. Gainera, Herritarren Zientziako programa batean parte hartu nahi dutenentzat abiapuntu ezin hobea izango da.

Aztarnen identifikazioari buruzko hastapenak

2020ko uztaila.

BI ordu irauten duen ikastaroa online. Hezegunean bizi diren hegazti eta ugaztun espezie nagusien aztarna, arrasto eta seinaleak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

Ornogabe handien identifikazioari buruzko hastapenak

2020ko uztaila.

Bi ordu irauten duen ikastaroa online. Hezegunean bizi diren uretako ornogabe handien espezie nagusiak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

Natur ibilbideak

Orkideak ezagutu

2020ko ekainaren 14an, igandea. 10:00 – 14:00

Aurrez aurreko lantegia, 10 pertsonarentzat; Eraztun Berdeko orkideak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

Natura familiartean: burruntziak eta sorgin-orratzak

2020ko ekaineko astearte eta ostiraletan. 12:00 – 13:00.

Aurrez aurreko lantegia, 10 pertsonarentzat, astearteetan, 7-9 urte bitartekoentzat, eta ostiraletan, 10-12 urte bitartekoentzat. Atarian bizi diren odonatoak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

Natura familiartean: hezeguneko biztanle sekretuak

2020ko ekaineko eta uztaileko asteazkenetan. 12:00 – 13:00.

Aurrez aurreko lantegia, 10 pertsonarentzat (5-7 urte). Atariko urmael txikian bizi diren uretako animaliak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

Salburuko gaueko tximeletak

2020ko ekaineko ostiraletan. 21:00 – 24:00.

Aurrez aurreko lantegia, 10 pertsonarentzat; Salburuko gaueko tximeletak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

Familientzako jarduerak

Argazki-lehiaketa: “Gasteizko hiri-natura”

Proiektu honek hiru hilabetez Instagramen argazki-lehiaketa bat egitea proposatzen du, non gure jarraitzaile-komunitateak nahi beste argazki zein argazki-muntaketa aurkeztu ahalko duen, betiere Gasteizko “hiri-natura” islatuko dutenak.

Natura familiartean: Atarian bizi diren tximeletak

2020ko ekaineko astearte eta ostiraletan. 12:00 – 13:00.

Aurrez aurreko lantegia, 10 pertsonarentzat, astearteetan, 7-9 urte bitartekoentzat, eta ostiraletan, 10-12 urte bitartekoentzat. Atariko lepidoptero oasian bizi diren tximeletak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

Natura familiartean: burruntziak eta sorgin-orratzak

2020ko ekaineko astearte eta ostiraletan. 12:00 – 13:00.

Aurrez aurreko lantegia, 10 pertsonarentzat, astearteetan, 7-9 urte bitartekoentzat, eta ostiraletan, 10-12 urte bitartekoentzat. Atarian bizi diren odonatoak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

Natura familiartean: hezeguneko biztanle sekretuak

2020ko ekaineko eta uztaileko asteazkenetan. 12:00 – 13:00.

Aurrez aurreko lantegia, 10 pertsonarentzat (5-7 urte). Atariko urmael txikian bizi diren uretako animaliak ezagutu eta identifikatzen ikastea da helburua.

Berdeguneak, leku isilak

Ekaineko eta uztaileko ostegunetan. 19:00 – 20:00.

Hiru saio egingo dira batera, Atariko hiru lekutan, eta orotara 15 pertsonak eta Ixileku elkarteko arduradun batek hartuko dute parte: gela isila (3 lagun), begiratokia (5 lagun) eta tximeleten oasia (7 lagun). Gela isilean eserlekuak jarriko dira, behar bezala desinfektatuta; beste lekuetan, bakoitzak bere eserleku edo kuxina eraman beharko du.

Ibilaldi kontzienteak

Ekaineko eta uztaileko igandeetan. 12:00 – 13:00.

Bi saio egingo dira batera, 15 pertsonarentzat, Atariaren sarrerako enbor zirkuluaren inguruan; jendea bi zirkulu zentrokidetan jarriko da (zirkulu bakoitzean ongi etorria emateko lekua seinaleztatuko da, eta beste pertsonekiko 2 m-ko distantzia gordeko da). Ibilaldia ilaran egingo da, parte-hartzaileen artean 4 m utzita eta agintariek parkean adierazitako noranzkoari jarraituz.

Bisita birtualak

Atariak Salburuko parkea eta bertako fauna online ezagutzeko bisitak antolatu ditu.

Bisita birtualak: bizitza Salburuan

2020ko ekainean eta uztailean, asteartetik ostiralera. 10:00 – 11:00.

Instagram sare sozialaren bidez emandako bisita birtuala, parkeko giro nagusiak eta bertako animalia urtarrak ezagutu eta identifikatzen ikasteko.

Olarizuko lorategi botanikoko programazioa

Lantegiak

Udako solstizioko landareak

Udako solstizioa, urteko egun luzeen eta argitsuenak, gure inguruko landare asko loratzen diren garaia da. Landare horiei propietate ezberdinak egotzi zaizkie historian zehar. Askok usadio, kondaira eta erritu ugarietan garrantzia izan dute, bai gure kulturan eta baita beste zibilizazioetan ere.

Lantegi honetan uda hasierako garaian hazten diren landare batzuei buruz arituko gara, zeintzuk diren eta espezie bakoitzaren erabilerak, kondaira eta mitoak nabarmenduz.

Lorategi botanikoaren eguzki mapa

2020ko ekainaren 19an

Udako solstizioaren garaian Olarizuko lorategi botanikoa mapeatuko dugu, lata eta poteak berrerabiliz eraikitako argazki kamerez. Kamera horiek solarigrafia teknika praktikan jartzeko erabiliko ditugu. Argazki solarigrafikoek eguzkiak zeruan egiten duen bidearen aztarna gordetzen dute.

Kamera ilunaren eta trepeta optiko zenbaiten oinarrizko printzipioak ezagutuko dituzu. Parte-hartzaile bakoitzak kutxa, pote edo lata txiki bat ekarri beharko du, erraz itxi daitekeena argia barrura sar ez dadin.

Ur-ahiz margotutako paperak

2020ko ekainaren 27an

Ur-ahia eta koloretako margoak erabiliz, paperak tindatu, testura eman eta apaintzeko teknika. Sortutako paperak liburuak, koadernoak edo karpetak forratzeko edo opari-paper moduan erabili ahalko dituzu.

Monotipia botanikoak

2020ko uztailaren 27an

Objektuak tindatuz irudi bakar eta errepikaezina lortzeko estanpazio teknika bat da. Parte-hartzaileek landareak eta testurak monotipiatuko dituzte, paisaia propioak sortzeko.

Familientzako jarduerak

Aspaldiko haur jolasak landareak baliatuz

2020ko uztailaren 5ean

Aurreko belaunaldietako umeek ehun landare-mota baino gehiago erabili dituzte jolasteko: objektuak egiteko, borroka kaltegabeetan aritzeko, puxtarri gisa erabiltzeko, afariketan jolasteko, txistu egiteko, etab. Landareekin jolasteak irudimena lantzea eta materialak soiltzea ahalbidetuko digu, baita naturara hurbiltzea eta era ludiko batean ezagutzea ere. Jolasetako batzuk Joxe Miel Barandiaranen etnografia taldeak jasotakoak dira, eta beste batzuk begiraleek berek bizi izandakoak.

Musika eta natur saioa haurrentzat

2020ko uztailaren 8an

0-12 hilabete bitarteko haurrentzako musika saioa, heldu batek lagunduta; gune atsegina sortuko dugu aire zabalean, musikaz eta esperimentazioz betea. Dinamikak naturarekiko zuzeneko harremanean egingo dira, material birziklatu eta naturalak erabiliz. Gune musikal aberats bat sortuko dugu guztion artean, haurrei musikaren kolore, testura ezberdinak eta mugimendu librea esperimentatzeko aukera emango diena, material birziklatu eta naturalekin (egurrezko instrumentuak, birziklatutako objektuak, soinua duten haziak…).

Natur ibilbideak

Bisita gidatua botanikora

2020ko uztailaren 18an

Botanikari batek gidatuko du Olarizuko lorategi botanikoaren bisita, eta arboretoko bildumei zentzumenen bidezko hurbilketa eskainiko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala