Albistea

CEA Europako Batzordearekin eta Europako Parlamentuko kideekin bildu da

Europako Parlamentuari dagokionez, Sirpa Pietikäinen (FIN) eta Benedetta Scuderi (ITA) europarlamentariekin bildu ginen, haiekin Europako agenda politikoaren hainbat alderdi jorratzeko, batez ere tokiko gobernuen finantzaketari eta datozen urteetarako hirien lehentasunei dagokienez, gehien bat etxebizitza eskuragarrien auzian arreta jarriz.

Europako Batzordeko Energiaren Zuzendaritza Nagusiko Estrategia, Koordinazio eta Energia Politiken zuzendari Pierre Schellekensekin ere izan genuen bilera, eta harekin, funtsean, Europako hirietako energiaren alorreko erronkei buruz hitz egin genuen. Egungo esparru geopolitiko aldakorrean horniduraren segurtasuna eta energia merkea sortzeko beharra aztertu ziren, bai eta energia berriztagarriek agertoki horretan eskaintzen duten aukera ere. Udalek energia berriztagarrien proiektuen eskaera ez oso ordenatuari erantzuteko dituzten zailtasunez hitz egin genuen, batez ere kontuan izanik estatu kideek klimaren eta energiaren arloko Europako gobernantzari buruzko arauak ez dituztela betetzen eta ez dietela tokiko gobernuei uzten energia plangintzan parte izaten.

Azkenik, Europako Batzordeko lehendakariorde exekutibo Raffaele Fitto italiarrarekin izandako bilera izan zen garrantzitsuena. Haren aurrean, Borja Rodriguez CEAko presidenteak eta beste alkate eta alkateorde batzuek adierazi zuten kezkatuta zeudela MFFren (Urte Anitzeko Finantza Esparrua) 2028-2034 zirriborroarekin. Zirriborro horrek oinarrizko eskema bat taxutzen du Plan Nazionalekin, eta badirudi ez dituela gehiegi kontuan hartzen tokiko gobernuen iritziak.

Fittok, MFFren diseinuaren arduraduna izanik, bertaratutako hirietako ordezkariek proposatutako ideiak aztertzeko konpromisoa hartu zuen.

Topaketa horiek 2025eko abenduan onartu zen EBren Hirien Agendaren baitan antolatu ziren. Agendaren lehenengo ekintza "Europako hirietako ordezkariekin goi-mailako elkarrizketa politikoa" garatzea izango da.
 

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu