eues

Albistea

Idiazabal jatorri-deitura babestuak Gasteiz aukeratu du egoitza berria eta dibulgazio-espazioa instalatzeko

Zubigarairen ikuspegia

Gasteizko Eraztun Berdea begiz jo du Idiazabal jatorri-deitura babestuaren kontseilu arautzaileak, zabalkunde-espazio bat bultzatzeko, egoitza bertan jartzeaz gain. Halaxe aurreikusten da Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko Kontseiluak onetsi zuen hitzarmenean eta, horretarako, Udalak dagozkion hirigintza-izapideak hasi ditu. Zehazki, HAPNren egitura-aldaketa, Idiazabalgo gaztaren nekazaritzako elikagaien eremuko ekipamendu-eremua sortzeko, Eraztun Berdeari lotuta Zubigarai inguruan.

Zehazki, Idiazabal gaztaren kulturaren inguruko dibulgazio- eta esperientzia-proiektu bat garatu nahi du Idiazabal jatorri-deitura babestuak, bertan ezarriz ardi latx talde bat, gaztandegi bat eta zabalkunde- eta turismo-espazio bat, kontseilu arautzailearen egoitzarekin batera.

Proiektua Europako Funtsen deialdian aurkeztu da, Eraztun Berdean Nekazaritzako Elikagaien Estrategia Iraunkorra aktibatzeko elementuetako bat den aldetik.

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko lehendakari Ana Oregik positibotzat jo du lankidetza, 2017an Hiriko Elikadura Politikari buruzko Milango Itunari atxikitzearekin eta, gerora, 2021ean, Elikadurari eta Klimari buruzko Glasgowko Deklarazioari atxikitzearekin hartutako konpromisoekin bat baitator. “Gaur egun, nekazaritzako elikagaien estrategia lokala garatzen ari gara bete-betean, Idiazabal jatorri-deitura babestuak bultzatzen duenaren gisako proiektuen ildo beretik”, azaldu du. “Izan ere, abeltzaintzak potentzial handia du, elikagaiz hornitzeaz harago; mendialdeak egoera onean mantentzeari dagokionez, landaredia garbituz, eta baita gizartea elikadura iraunkorraren arloan sentsibilizatzeko ere, aisialdiko jardueren bitartez. Era berean, ez da ahaztu behar nekazaritzako elikagaien katearen balio erantsia areagotu egiten dela jarduera turistikoak sortuz”, gehitu du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko lehendakariak.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala