eues

Albistea

Ia ehun jarduerak osatzen dute CEAren udazkenerako agenda

Udazkeneko agendaren logoa

Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak edukiz betetako programa landu du aurtengo udazkenerako, ia ehun jarduera biltzen baititu datozen hilabeteetan garatzeko, abendura arte. Zehazki, 95 jarduera antolatu dira Atarian, Olarizuko etxaldean, Urarteko baratzeetan eta Arabako hiriburuko beste gune natural batzuetan. Eskaintzak hainbat jarduera barne hartzen ditu: erakusketak, biodibertsitatearen kulturarekin lotutako lantegiak eta ikastaroak, natura ibilbideak, eta familientzako askotariko jarduerak udalaren baliabide ezberdinetan. Ohi bezala, ingurumenarekin lotutako adierazpen artistikoei ere egingo zaie leku.

Salburuko hezeguneak interpretatzeko Ataria zentroko erakusketei dagokienez, dagoeneko ikusgai dago Santos Bregañaren ‘Amarauna’ bilduma, azaroaren 4ra arte. Ondoren, Bernardo Rodríguez Lararen ‘Ekosistemak, paisaia berreskuratuak’ erakusketa ikusi ahalko da, azaroaren 13tik abenduaren 16ra. Azkenik, ‘GDT European Wildlife Photographer of the Year’ etorriko da berriro Gasteizera, abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra arte.

Horietaz gain, hainbat gairi buruzko hitzaldiak, lantegiak, natur ibilbideak (oinez edo bizikletaz) eta familientzako jarduerak izango dira. Beste urte batzuetan bezala, “Txoriastea” izeneko programa azpimarratu beharra dago. Aurten, ingurumenari buruzko zinema zikloa, hitzaldi bat eta jai handia (urriaren 7an, igandea) antolatu dira, bi ibilbide ornitologiko ingelesez, landa-txolarreentzako habia-kutxak egiteko lantegia, eta hegaztiak behatzeko hamabi irteera, igandeetan.

Udalaren webgunean, Atarian, 010 telefonoan eta gizarte etxeetan eman daiteke izena.

> Informazio gehiago

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala