eues

Albistea

Hiritarren artean egindako inkestaren arabera, Eraztun Berdeari esker, hiriko bizi-kalitatea handiagoa da orain

"Bizi-kalitatea eta jendearen izadiarekiko erlazioa hobetu egin dira". Hori da Gasteizko hamar hiritarretatik zortzik Eraztun Berdeari buruz duen iritzia, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak telefonoz eta parkeetan bertan 400 gasteiztarren eta parkeetako 320 erabiltzaileren artean egindako bi galdeketen arabera. Azterketa horretan oso kalifikazio ona eman zaio Eraztun Berdeari, eta ingurune horren erabilerari eta ezagutzari buruzko zenbait ezaugarri azaldu dira.

Gasteizko biztanleen % 62k erabiltzen du Eraztun Berdea eta galdetutako gasteiztarren % 67k Eraztuna osatzen duten parkeen izenak ezagutzen ditu; hala ere, soilik erdiek dakite zehatz Eraztun Berdea zein den. Salburua, Olarizu eta Armentia dira erabiltzaileek gehien bisitatzen dituzten parkeak, eta gutxienez hilean behin joaten direla aitortu dute galdeketan parte harturiko erabiltzaileen erdiek. Galdetutako hamarretatik zazpi paseatzera joaten omen da Eraztun Berdera. Kirola egiteko, berriz, Zabalgana da parkerik gustukoena.

Erabiltzaile gehienen arabera, parkeak garbi eta ongi seinaleztatuak daude, eta seguruak dira. Eraztun Berdeko osagai eta instalazioei dagokienez, oso kalifikazio ona jaso dute. Puntu-kopuru txikiena iturriei eman zaie eta eskatutako zerbitzuen artean komunak dira azpimarragarrienak. Bestalde, parkera inguratzen direnen % 90ek erabiltzen ditu Ataria eta Salburuko hegazti-behatokiak.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala