Hiriko kaleetatik bizikletaz modu seguruan ibiltzen ari da erakusten CEA ikastaroen bidez
Ikastaroak 16 urtetik gorako jendeari eta familiei dago zuzenduta. Jadanik bizikletaz ibiltzen dakien baina galtzadatik automobilak dabiltzan lekuetatik ibiltzeko orduan seguru sentitzen ez den jendearentzat da ekimen hau.
Ikastaroetan interesa duen jendeak informazio gehiago jaso dezake CEAn (945 162696).
Prestakuntza programaren helburua da esperientzia gutxiago duten txirrindulariei hirian barrena segurtasun baldintza onenetan ibiltzeko behar dituzten abileziak ematea, bai bizikletentzako azpiegiturak dituzten kaleetan bai hiriko gainerako kaleetan.
Ikastaroak talde txikietan egiten dira eta bi ordu eta erdi irauten dute. Oso-osorik zirkulazio naturalaren baitan txertaturik egiten dira, bereziki ikastarorako hautatutako zenbait kaletan; ikasleek hiri txirrindulari bati agertzen zaizkion egoera ezberdinak ikusteko aukera dute, eta banan-banan praktikatzen dituzte begirale adituekin bizikleta modu seguru, arduratsu eta atseginean erabiltzeko ikasi behar dituzten maniobrak.