Hiriko bizikleta aparkalekuen sarea osatzeko lanek aurrera darraite
2010ean zehar Udalaren Bide Publikoen Zerbitzuak 1.200 plaza berri inguru instalatu ditu hiri osoan zehar barreiatuta. Erabili den aparkaleku eredua azken aldian erabiltzen ari den bera da.
Bizikleten aparkaleku hauen kokapena eta ezaugarriak Bizikleta Mugikortasunaren Gida Planean ezarritako irizpideak jarraituz definitu dira. Horren ondoren egindako analisi batean beste auzi batzuk hartu dira kontuan, esaterako bizikleta erabiltzaileek egindako eskari anitzak eta udal teknikariek landa lanean egindako behaketen bidez identifikatu diren hutsuneak hiriko zenbait tokitan, toki horietan bizikleta asko kaleko altzarietara edo zuhaitzetara lotuta ageri direla ikusi baitute.
Aparkatezeko toki berri hauek lehendik zeuden 5.000 tokiak osatzera datoz. Planaren helburua 13.565 tokietara iristea da.
Ekimen hau Enplegurako eta Tokiko Iraunkortasunerako Estatu Funtsaren laguntzak erabili egin da.