eues

Albistea

Hirien eta Eskualdeen 13. Europar Astean egon zen Vitoria-Gasteiz

Eskualdeen Batzordeak (Committee of the Regions) eta Europar Batzordeko Eskualde eta Hiri Politikaren Zuzendaritza Nagusiak (DG REGIO) elkarlanean antolaturik, Hirien eta Eskualdeen Europar Asteak 6.000 entzule eta 600 hizlari inguru biltzen ditu urtero Bruselan, EBren kohesio politikaren markoan hiri eta eskualde garapenaren inguruko praktika onak eta ezagutzak partekatu eta amankomunean jartzeko.

Aurtengo edizioan saio espezifiko bat antolatu zen "Promoting integrated urban development with a view to an EU Urban Agenda" izenburupean, eta Gasteiz hiriak bertan aktiboki hartu zuen parte, hitzaldi baten bidez, gure hiria karbonoan neutroa eta erresilientea izateko bidean egiten ari den ahalegina erakusteko, eta gertatzen ari den aldaketa globalaren aurrean planteatutako erronkei aurre nola egiten ari zaien azaltzeko. Aurkeztu genuen komunikazioan Gasteizek hainbat alorretan -mugikortasun jasangarrian, birgaitze energetikoan, azpiegitura berdean- abian jarri dituen zenbait jarduera azaldu ziren.

Jardunaldiaren ikuspegia

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala