eues

Albistea

Hiriburu berdeen topaketa birtuala

Apirilaren 23an European Green Capital Sarearen topaketa gauzatu zen modu birtualean. Topaketa Gasteizen fisikoki apirilaren 21etik 23ra egitekoa zen, baina azkenean bide telematikoz egin da pandemia dela kausa. Ana Oregi alkateordeak Human Scale City lantegiaren bilera ireki zuen.

Sareko ordezkariek bilera teknikoa egin zuten, “giza eskalako” hirien eredua aztertzeko. Sarea osatzen duten hirietan landutako irtenbideak eta ereduak aplikatuko ahal izateko materiala eta tresnak sortuko dira lantegietako lanetik abitatuta.

Gaur egun, hiri hauek osatzen dute European Green Capital Network-a, zeina Europako Batzordeak babesten baitu: Amsterdam, Bartzelona, Bristol, Brusela, Kopenhage, Essen, Frankfurt, Friburgo, Gante, Glasgow, Hanburgo, Hertogenbosch, Lahti, Lille, Lisboa, Ljubljana, Malmö, Münster, Nantes, Nimega, Nurenberg, Oslo, Reykjavik, Stockholm, Estrasburgo, Tallinn, Umeå eta Gasteiz.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala