Hiriburu Berdeen Sareak ekintzen toolkit bat aurkeztu du giza eskalako hiriak garatzeko
Europako Hiriburu Berdeen Sareak argitalpen bat aurkeztu du, toolkit (tresna-kutxa) formatuan, zenbait Hiriburu Berdetan aplikatu eta probatu diren ekintzak biltzeko, eta ekintza horiek jasangarritasunaren bila dabiltzan beste hiri batzuentzat adibide gisa balio dezaten.
Argitalpenean mugikortasun jasangarria, berdeguneak, parte-hartzerako tresnak, etxebizitza partekatuen ekimenak eta beste hainbat ekintza aurkeztu dira. Ekintza horiek adibidetzat har ditzakete beste hiri batzuek, pertsonetan zentratutako hiriak eta gizarte aurrerapeneko guneak izango direnak sortu ditzaten, hiri dentsitate egokia espazio publiko naroekin eta naturan aberatsak diren guneekin tartekatuta. Jadanik probatuta dauden estrategiak eta konponbideak bildu ditu toolkit-ak, udalerriek giza eskalako hiriak sortzeko elementu nagusiak lortu ditzaten: dentsitate bizigarria, “begien altuerako” paisaia, dibertsitate handia eta bizi kalitate altua denontzat.