Hiriaren hegoaldeko hirigintza antolamenduari buruzko analisi eta jarraibide dokumentua
Azterketa honen izen osoa 'Vitoria-Gasteiz hiriko hegoaldeko natur baliabideak hirigintza ikuspuntutik antolatzeko eta balioa emateko baldintzak, oinarriak eta jarraibideak' eta urrian jaso zen.
Hainbat faktoreren ondorioz (Lasarteko legardi zaharren inguruan sortu den kezka gero eta handiagoa, lursailak saldu eta erosteko espekulaziozko mugimenduak, eta Udaletik kanpoko erakundeek egin dituzten urbanizatze proposamenak), premiazkoa bihurtu da barne eztabaida bat abiatzea zonalde honetan Plan Nagusiak finkatzen duena aldatzearen inguruan. Azterketa honek datu esanguratsuak eta adituen iritziak bildu ditu, balizko hirigintza garapenen aukerak natur ingurunea ahalik eta gehien errespeta ditzaten.
Azterketa hau Udaleko Hirigintza Sailak eskatu du eta CEAk sustatu eta koordinatu du. Lanaren arduradun nagusia Ramón López de Lucio hirigintza katedraduna izan da, eta lantaldean Javier Bataller eta Javier Tejera arkitektoek, Juan Fernando Vázquez eta Francisco Moreno ingeniariek eta Manuel Gil biologoak parte hartu dute.
Lanaren ardatz nagusiak ondoko hauek dira:
- Sistemaren baldintza hidrologikoen hauskortasuna aipatzen da. Inguru honetan auzo berriak eraikiz sortuko liratekeen uholde arriskuak adierazten dira.
- Tokiaren izaera estrategikoa azpimarratzen da, batez ere hiriaren birika nagusia diren Gasteiz Mendien naturgunearekiko hurbiltasunagatik.