eues

Albistea

Hiriaren etorkizun 'jasangarriari' buruzko tailer partehartzaile bat ospatu zen urrian Vitoria-Gasteizen

Hiriaren etorkizun "jasangarriari" buruzko tailer partehartzaile bat ospatu zen urrian Vitoria-Gasteizen

GEO Hiriak egitasmoaren baitan gauzatzen ari den 'Vitoria-Gasteiz udalerriko ingurumen egoeraren eta jasangarritasunaren inguruko txosten-diagnostikoa' deritzonaren prestatzeak partehartze publikoko fase bat dauka hasieran. Fase honetan hirigintza teknikariak, ingurumen alorrekoak, irakasleak, GKEak, enpresa alorrekoak eta sektore publikokoak parte hartuko dute, sektore arteko elkarrizketa oparoa osatuz. Helburua hiriko giza ehunaren lehentasun, ikuspuntu eta premiak diagnostiko teknikoan txertatzea da eta, aldi berean, ikerketan sortuko diren ekimen eta ekintzak abian jartzeko prozesuan beren inplikazioa sustatzea.

Xede hau betetzeko, txostenaren prestatze lanak abian jartzeaz batera, lehen tailer partehartzailea osatu zen urriaren 24tik 26ra. Tailerrak PNUMAren (Ingurumenerako Nazio Batuen Programa) behatzaileen partehartzea izan zuen.

Tailerra garatzeko EASW metodología erabili zen. Metodologia honen bitartez partehartzaile guztiek (teknikariak, erabaki politikoak hartzen dituztenak, mundu akademiko eta ekonomikoko ordezkariak, gizarte antolatua eta jede xehea) gure hiriak paira ditzakeen arazo eta mehatxuen inguruan eztabaidatu zuten, 'hiri desiratu' bat hitzartu zuten eta berau erdiesteko neurriak adostu zituzten.

Tailerraren ondorioak diagnostikoaren prestatze prozesu teknikoan jasoko dira. Ondorio hauek kontsultatu nahi duenak, ondoko helbidean ditu (momentuz soilik gaztelaniaz, PDF formatua, 161 Kb): tallerEASW05c.pdf

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala