eues

Albistea

Hiriaren erdialdean zirkulazioa lasaitzeko abian jarri diren neurriak azaltzen dituen informazio liburuxka

CEAren webgunean 2012ko urrian azaldu zen bezala, zirkulazioa lasaitzeko proiektuaren asmoa da, besteak beste, autoen abiadura motelagoa izatea, alde batetik oinezkoen bidegurutzeak eta txirrindularien pasaera seguruagoak izan daitezen, eta bestetik, txirrindulariek espaloia erabiltzeari utz diezaioten eta galtzada erabiltzen has daitezen, oinezkoen eta txirrindularien arteko elkarbizitza hobetuz.

CEAk informazio liburuxka bat prestatu du ekimen horren punturik garrantzitsuenak azaltzeko, Europak diruz lagundutako CIVITAS MODERN proiektuaren laguntzarekin. Aldaketa horiek motordun ibilgailuen, txirrindularien zein oinezkoen portaeran izango dituzten inplikazioak azaldu dira liburuxkan. Horrez gain, aldatu diren kaleen mapa bat eta ekimenak dakartzan berritasun guztiak modu grafikoan erakusten dituen irudi bat ere sartu dira.

Informazio liburuxka: "Toki gehiago pertsonentzat, zirkulazio lasaituko hiriko 47 kale" (3 MB)

Calle Castillo de Quejana (Ariznabarra), modelo de calmado de tráfico

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala