Albistea
Hirian bizikleta garraiobide gisa sustatzeko hitzarmena
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko lehendakari Alba Cañadasek eta Gasteizko Bizikleteroak elkarteko ordezkari Ana Zuazagoitiak lankidetza hitzarmen berri bat sinatu dute gaur, bizikleta garraiobide iraunkor gisa gehiago erabil dadin.
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 18.000 euro jarriko ditu elkarteak Bizikletaren Behatokiaren lanarekin jarrai dezan; organo horrek hirian bizikletaz ibiltzearekin lotutako kexak eta iradokizunak biltzen ditu, bai eta bidegorrien zein bizikleta aparkalekuen egoera eta erabilerari zein bizikletaren erabileraren bilakaerari buruzko datuak ere.