Hiria nire autoa gabe' kanpainaren 2003. urteko ekimena aurkeztu da
"Hiria nire autoa gabe" europear jardunaldia, Vitoria-Gasteizen 2000. urtetik egiten ari den ekimena da eta bere helburua ibilgailu pribatuaren erabilera arrazionalari buruz hiritarren kontzientziazioa bultzatzea da.
Iaz garatu zen ekimenari jarraiki, jardunaldi honi loturiko jarduerak hainbat egunetara zabaldu nahi dira, hiriko kolektibo eta herritarren topagune desberdinak inplikatuz. Hortaz, irailaren 22an hiriko erdiguneko zenbait kale itxiko dira eta hainbat ekimen egingo dira, hala nola martxa bat bizikletaz, ikasleekin egingo diren jarduerak, zirkulazio arauak umeei erakusteko parke bat, informazio eta dibulgazio ekimenak eta beste sentsibilizazio jarduera batzuk. Bestalde, Europako Mugikortasun Astean -irailaren 16tik 22ra gauzatuko dena- kanpaina bat egingo da ikastetxeetan eta beste bat gizarte etxeetan hiri mugikortasun jasangarria eta bereziki ibilgailu pribatuaren erabilera murrizteko neurriak aztertzeko.