Albistea
Hiria nire autoa gabe' kanpaina

"Hiria nire autoa gabe" jardunaldiak hiritarrak kontzientziatu nahi ditu ibilgailu pribatuaren erabilera zentzuzkoagoa egin dezaten. Kanpaina hau Europa mailan ospatzen da, eta Vitoria-Gasteizek ere, 2000. urtetik aurrera, berau ospatzeko konpromisoa hartu du.
Ekimen hau irailaren 22an ospatzen bada ere, hirugarren ekitaldi honetan gure hiriak aurreko aste osorako ere jarduerak prestatu ditu, kaleko jarduerak hiriko ikastetxe eta gizarte etxeetako programa bereziekin uztartuz eta hiri mugikortasunari buruzko hiritarren partaidetzako tailer bat garatuz.