eues

Albistea

Hiri mantengarriak ...nola?' Jardunaldien balantzea

Topagune honek 400 lagun baino gehiago bildu zituen jasangarritasunaren inplikazioak analizatzeko asmoz. Bertako ponentzia eta partehartzeek, oro har, bete nahi den garapen jasangarriko eredutik urruntzen gaituzten gertaera eta joera kezkagarriak nabarmendu zituzten. Johannesburg-eko Jasangarritasunaren aldeko Goi-Bilerako ekarpen eskasetako batzuk aipatu eta analizatu ziren eta argi geratu zen garapen jasangarriak kontzeptu gisa hutsik geratzeko duen arrisku nabaria.

Ikuspegi kritiko eta ez oso baikorregitik, lurralde eredu jasangarria lortzeko bidean sortu diren lerro estrategiko eta hiri politika nabarmenak azpimarratu eta analizatu ziren: hiri azaleraren hedatzearen kontrola, gizarte zatiketa oztopatuko duten erabileren sustapena, hiriaren zaharberritzerako eta etxebizitza babestuko politikak, demokrazia partehartzailearen sendotzea, errentaren berbanaketa eta gizarte oreka, etika berriaren oinarri izango den gizarte, kultur eta hezkuntz oreka, etab.

Dena dela, hirietako politikaren kontzepzio berri honen baitan Tokiko 21 Agendek tresna gisa duten balioa azpimarratu zen eta politika jasangarriak praktikan jartzeko bultzatzaile gisa izan dezaketen garrantzia aipatu zen.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala