eues

Albistea

Hiri eta ingurumen politiken alorreko adituek Gasteizko eredua ezagutu dute

Topaketan parte hartu duten lagunak

Uztailean, Gasteizko espezialistak Kanadara joan ziren Europar Batasunak laguntzen duen ekimen horren barruan, eta oraingoan proiektuko beste hiriek bisita itzuli diete. Edmonton, Halifax, Saanich eta Ottawa hiri kanadarrek hartzen dute parte programan. Europatik, berriz, Gasteiz, Tallin (Estonia), Almada (Portugal) eta Hannover (Alemania) hiriek.

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak koordinatzen duen esperientzia truke horretan alderdi hauek lantzen ari dira, besteak beste: hiri azpiegitura berdeen politika, mugikortasuna, energiaren kudeaketa, uraren kudeaketa eta elikadura estrategia. Europako hiri bakoitzak Kanadako beste batekin gurutzatzen ditu datuak eta esperientziak. Gasteizi Edmontonekin "senidetzea" egokitu zaio. 2016ko otsailean truke programaren azken ebaluazioa egingo da, Kanadan.

IGIk antolatu zuen agendaren lehen egunean, hitzaldiak eta parte hartzen duten hirien arteko ideia-trukeak izan ziren. Urriaren 20an Gasteizko ingurumen harribitxi nagusietako batzuk bisitatu zituzten, Ataria eta Eraztun Berdea, esaterako. Hilaren 21etik 23ra landa bisitak antolatu ziren hainbat lekutara, Gasteizko eta Edmontoneko adituen arteko lankidetza estutzeko: Olarizuko lorategi botanikoa, Jundizko teknolurrak, gizarte etxeak eta Europa biltzar etxea. Neiker eta CIC Energiguneko teknikari batzuek ere hartu zuten parte.

Gai hauek lantzen ari dira esperientzian:

  • Klima krisiari egokitzea (gizarte eta ekonomia egonkortasuna eta lurraldearen plangintza klima aldaketak eragindako aldaketen aurreko ahuldadea arintzeko).
  • Sistema ekosistemikoak: biodibertsitatea, azpiegitura berdea eta ekosistemen arteko konexioak, eta erresilientziaren planifikazioa.
  • Karbono maila txikiko gizarte baterako trantsizioa, zenbait neurri hartuz, karbono maila txikiko estrategiak garatzen ari diren agente guztiak batuz: lurralde eta hiri funtzionaltasunari eusteko estrategiak, karbono emisioak gutxitu/minimizatzea, karbonoarekiko udalerri neutroak sustatzea, energia berriztagarria % 100ean erabiltzeko helburuak ezartzea urte jakin baterako, erosketa publiko iraunkorra...

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala