Albistea
Hiri ekologiako proiektuetako goi mailako teknikarien kontratazio zerrenda sortzeko prozesua ireki da Gasteizko Udalean
Vitoria-Gasteizko Udalak hautapen prozesu bat sortu du hiri eta lurralde ekologiako proiektuen diseinu, kudeaketa eta ebaluaziora zuzendutako teknikarien kontratazio zerrenda bat osatzeko.
Bete beharko diren funtzio espezifikoak honako hauek dira:
- Maila autonomiko, estatuko eta Europako (H2020) deialdiak aurkezteko proiektu proposamen erredakzioa.
- Maila autonomiko, estatuko eta Europako (H2020) proiektuen kudeaketa: informazioaren kudeaketa, komunikazio-zereginak, bazkide desberdinen koordinazioa, emaitzen ebaluazioa, etab.
- Bere jardueren arloan alholkuak ematea, ikertzea eta informatzea.
- Lan-foroetan parte hartzea eta lan egitea.
- Bere saileko proiektuetan eta sailarteko proiektuetan parte hartzea.
Eskariak aurkezteko epea apirilaren 17an amaituko da.