eues

Albistea

Hiri baratze ekologikoko proiektu kolektibo bat abiarazi nahi duzu Gasteizen? Laguntzeko prest gaude

Baratzea letxuga eta ziazerbekin

Inguru hurbilean elikagai osasuntsu eta ekologikoak ekoizteko proiektu ugari ditugu: udal baratzeak, unibertsitatekoa, gizarte etxeetakoak, eskoletakoak, baso jangarriak, elkarteek kudeatutako baratzeak, etab.

Joan den urtean Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak mota horretako proiektuak laguntzeko zerbitzu bat eskaini zuen. Gasteizko elkarte eta taldeek planteatutako hiri baratzezaintza, lorezaintza eta frutagintza proposamenak lagundu ziren horrela. Zerbitzuak 500 pertsona baino gehiago atenditu zituen eta 11 ekimen kolektibo lagundu zituen.

Aurten berriro eskainiko da zerbitzua, esperientzia kolektiboak areagotzeko eta dauden proiektuak finkatzeko helburuarekin. Kiribilore Permakultura Elkarteak kudeatuko du zerbitzua.

> Informazio gehiago

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala