Hiri anitza' Jardunaldiak. Hiri Ekologiaren Gelako ikastaroaren inaugurazioa
"Hiri anitza" izeneko jardunaldiak gauzatzeaz batera, joan den maiatzaren 9an Hiri Ekologiaren Gelaren jarduerei hasiera eman zitzaien. Jardunaldi hauek maiatzaren 9, 10, 16 eta 17an ospatu dira gure hirian, eta beren xedea, hiria ekosistematzat harturik, berau itxuratzen dituzten alderdi anitzen inguruko hausnarketarako testuingurua topatzea izan da.
Foro honen baitan ekologia, arkitektura eta hirigintzako Espainia mailako hainbat adituk parte hartu dute, hiria elkarrekintzez beteriko ekosistema konplexu gisa analizatu dutelarik, hiri aniztasunaren inguruko eztabaidarako eta, finean, hiri gizatiarragoa eratzeko beharko litzatekeenari buruzko ideien elkartrukerako espazio interesgarria osatuz.
Hiri Ekologiaren Gelak, mota honetako ekintzen bidez, ezagutzen barreiapenerako eta eztabaiden sorrerarako marko berri bat eraiki nahi du, hiritarrek toki desberdinetako (EAE, Espainia, Europa, etab.) hainbat esparrutan (Unibertsitatea, administrazioa, enpresa, GKEak, fundazioak, ikerketa institutuak, etab.) sortzen den kalitatezko informazio anitza erraz eskura dezaten.