Hezeguneen Mundu Egunean zinema, hitzaldiak, hegaztien behaketa eta bisitaldi gidatuak izango ditugu
Hezeguneen mundu eguna urtero ospatzen da, otsailaren 2an, Hezeguneen Ituna onartu zen eguna gogoratzeko. Hezeguneen egoera, balio, funtzio eta mehatxuen inguruko gogoeta egin nahi den egun honetan, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak ibaiak hartu ditu jomugatzat, gurengandik hurbil dauden eta kontserbazio arazo handiak dituzten ekosistemak baitira.
CEAk prestatutako egitarauaren baitan jarduera ugari antolatu dira egun hau ospatzeko: ibaiei eta hezegunei lotutako hainbat film, bisitaldi gidatuak Zadorra ibaira eta Salburuko urmaeletara, hegazti akuatikoak behatzeko estazioak eta Zadorra ibaiaren paisaiaren eboluzioari buruzko proiekzio bat.
Egitarau osoa ondoko helbidean ikus daiteke:
http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/17/316.shtml