eues

Albistea

Hezeguneen Mundu Eguna 2016

"Hezegune" hitza mota askotako ekosistemak izendatzeko erabiltzen da, esaterako padurak, urmaelak, istingak, deltak, putzuak eta itsasadarrak. Haien guztien berezitasuna da baldintza hidrologiko bereziak dituztela, ingurune lurtarren eta guztiz urtarrak diren inguruneen arteko trantsizio habitat gisa funtzionatzen baitute. Ezaugarri horiei esker, aberastasun eta aniztasun handia dute, eta gune horietako askotan gure lurraldean negua igarotzen duten hegaztien % 40a gaindi dezakete.

Hezeguneak ekosistema bakanak dira. Hala ere, Europan hezegune asko galdu dira azken 40 urteetan. Gure lurraldeak ere galera maila bera pairatu du, jatorriz zeuden hezeguneen % 60 baino gehiago galdu baita. Horregatik, Gasteizko Udala aktiboki ari da lanean joera horri buelta emateko, eta narriatuen daudenak leheneratzen saiatzen ari da, berriak sortzen ari da eta haien kontserbazioa eta erabilera jasangarriaren alde ari da. Udalerriko hezeguneen inbentarioaren azken eguneraketa ikusi da guztira 233 hezegune daudela gure lurraldean (oso hirikoak diren urmaelak salbu). Haietatik 15ek baliorazio ekologiko oso altua dute, 32k altua, 107k ertaina, 73k baxua eta 6k oso baxua.

Hezeguneen Mungu Eguna dela eta, Gasteizko Udalak, CEAren bitartez, Ramsar Hitzarmenak aurtengorako proposatu duen leloa, "Hezeguneak gure etorkizunerako. Bizimodu jasangarriak", bere egin du. Egun hori ospatzeko hainbat jarduera eta lantegi antolatu dira, ekosistema horien balioei eta beren onurei lotutako sentsibilizazioa sustatzeko asmoz.

Otsailaren 2an ate irekiek jardunaldia egingo da Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa den Atarian. Gogoan izan behar da Salburua nazioarteko garrantzia duen Ramsar hezegune bat dela, eta baita KBE izendatuta dagoen gune bat ere. Jardunaldi horretan Iñaki Antigüedad izango dugu hizlari, "Actualización del conocimiento sobre la unidad hidrogeológica de Vitoria-Gasteiz - Medio ambiente, agricultura y ciudad" hitzaldiaren bitartez.

Otsailaren 4an beste hitzaldi bat antolatu da, Catalunyako Generalitateko teknikaria den Ricard Gutiérrezen eskutik. "La importancia de los humedales mediterráneos para la conservación de la biodiversidad" izango da bere hitzaldiaren izenburua.

Ostiral eta larunbat gauetan herritarrek Salburuko hezegunean sartu ahal izango dute parkeko espezierik enblematikoena den baso-igel jauzkaria ikusteko. Larunbat arratsaldean, berriz, ekosistema horiei lotutako aisialdiko jarduera bat izango da gazteentzat Atarian. Azkenik, igandean Bihartaldea txotxongilo taldeak "¡Vaya natura! Aire, tierra y agua" ikuskizuna eskainiko du: naturari lotutako hiru ipuinez osatutako ikuskizuna izango da.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala