Hezeguneen Mundu Eguna 2013
Otsailaren 2an Hezeguneen Mundu Eguna izango da. Gertaera horrek Hezeguneen inguruko Ramsar hitzarmena onartu zen eguna, 1971eko otsailaren 2a, ospatzen du. Urte horretatik, urtero-urteo erakunde ofizialek, gobernuz kanpoko erakundeek eta herritarren taldeek aukera baliatzen dute hezeguneen balio eta onuren inguruko sentsibilizazio jarduerak egiteko. Aurten leloa "Hezeguneek ura zaintzen dute" izango da.
Vitoria-Gasteizek hainbat ekitaldi antolatu ditu egun hori ospatzeko: hitzaldiak, baso-igel jauzkaria ikusteko gaueko bisita bat, haurrentzako eta familientzako jarduerak... Ekintza horiek guztiak Salburuko hezeguneetan eta Atarian egingo dira. Bestalde, Urdaibaiko padurak eta Euskadiko Biodibertsitate Zentroa ikusteko bisita gidatua antolatu da.
Hezeguneen Mundu Egunaren Egutegia