Hezeguneen Mundu Eguna 2010
Otsailaren 2an Hezeguneen Mundu Eguna ospatuko da. Egun horretan, hain zuzen, 1971ko otsailaren 2an sinatu zen Hezeguneei buruzko Hitzarmena gogoratzen da. 1997tik, urtero, erakunde ofizialek, gobernuz kanpoko erakundeek eta hiritar-taldeek egun hori aprobetxatzen dute hezeguneen balioen eta onuren inguruan sentsibilizatzeko ekintzak eta jarduerak egiteko.
Vitoria-Gasteizek askotariko programa prestatu du Hezeguneen Mundu Eguna ospatzeko: erakusketak, hitzaldiak, ibilbideak eta gaueko bisitak, haurrentzako eta familientzako jarduerak, etab. Jarduera horiek Salburuko hezeguneetan, Atarian eta Zadorra ibaian egingo dira.
Programa hemen ikus daiteke:
http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/3/356.shtml