Hezeguneen Mundu Eguna
Otsailaren 2an Hezeguneen Mundu Eguna izango da. Mundu Egun horrek 1971ko otsailaren 2an sinatu zen Hezeguneei buruzko Hitzarmena gogoratzen du. 1997tik erakunde ofizialek, gobernuz kanpoko erakundeek eta herritar-taldeek egun hori erabiltzen dute, urtero, hezeguneen balioen eta onuren inguruan sentsibilizatzeko ekintzak eta jarduerak egiteko. Nazio Batuek 2011. urtea Basoen Nazioarteko Urte izendatu dutenez, aurtengo edizioko goiburua honako hau izango da: "Basoak ur eta hezeguneentzat".
Vitoria-Gasteizek egitarau zabala prestatu du Hezeguneen Mundu Eguna ospatzeko: hitzaldiak, ibilbideak, gaueko bisitak, haurrentzako eta familientzako jarduerak, etab. Jarduera horiek Salburuko hezeguneetan eta Atarian egingo dira.
Egitaraua ikusteko:
http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/3/356.shtml