eues

Albistea

Hezeguneen Mundu Eguna

Otsailaren 2an, "Hezegunerik gabe ez dago urik!" lemapean, eta Nazio Batuek urte hau Ur Gezaren Nazioarteko Urtea izendatu dutenez, Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Urtemuga hau dela eta, eta jendearen arreta lortzeko helburuz, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak zine ziklo bat antolatu zuen Florida Zinemen eta Naturaren Arabako Institutuaren laguntzarekin. Ziklo horretan bi pelikula proiektatu ziren: "Nómadas del viento" eta "La fortuna de vivir".

Aipatutako lehen pelikulak ikusleei planetako zenbait hezeguneren gainetiko ibilbide bat proposatzen zien, hegazti migratzaileen hegaldia jarraituz. Bigarren pelikulak gune horietako ikuspegi gizatiarrena erakutsi zigun, bertako biztanleen eta ingurumenarekin duten harremanen bidez. Beraz, kontuan izanik ur gezaren inguruan aurten egin diren eta egingo diren jarduerak, jardunaldi horretan  hezeguneek ur gezaren inguruko arazoen konponbidean duten garrantzia azpimarratzen saiatu gineen.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala