Hezeguneen leheneratze hidrologikoaren arloko esperientziei buruzko nazioarteko III. bilkuran parte hartu zuen CEAk; Huelvan izan zen bilkura, urria
Planetako hainbat lekutako hezeguneak berreskuratzea helburu duten lanen berri eman zen, besteak beste, Zambeze beheko hezeguneak (Mozambike), Narivako zingira (Trinidad eta Tobago), Louisianako padurak (Estatu Batuak) eta Danubioren Delta (Errumania).
Azken hamar urteetan Salburuko hezeguneak -Ramsar hitzarmenak nazioarteko garrantzizkotzat jotzen ditu- berreskuratzeko egin diren lanei buruzko komunikazioa aurkeztu zuen CEAk.
Entzuleen artean teknikariak, kudeatzaileak, zientzialariak, ekologistak eta nekazaritza sindikatuetako ordezkariak zeuden. Horrek aukera eman zuen esperientziak trukatzeko, ikuspegi ezberdinak eskaintzeko, eta geroan ekosistema baliotsu horien leheneratze ekologikoari hobeto heltzeko behar diren ezagutzak zabaltzeko.