Albistea
Hezeguneen 2009ko Mundu Eguna ospatu zen otsailean
Hezeguneen Mundu Eguna ospatu zen otsailaren 2an. Horren inguruan, zenbait jarduera antolatu zituen CEAk, ekosistema mota horren balioari eta babestu beharrari buruzko informazio eta sentiberatzea suspertu asmoz. Programak honako jarduerak hartu zituen barne:
- Bisitaldi gidatua Salburuko parkean, eta baso-igel jauzkaria ikusteko gau-txangoa.
- Argazki erakusketa: "Anfibioak eta narrastiak: aniztasuna eta kolorea", Ramón Arambarri argazkilari eta naturazalearena.
- Hainbat hitzaldi Hiri Ekologiaren Gela-Hitzaldien programaren baitan: "Nola osatu zen Anfibioak eta narrastiak: aniztasuna eta kolorea erakusketa", "Desagertzeko zorian dagoen baso-igel jauzkaria berreskuratzeko proiektu bat", eta "Danubioren delta. Argazkien proiekzio komentatua".