Hezeguneak, biodibertsitatearen babeslekuak' koaderno didaktikoaren argitaratzea
CEAk eta Matanzasko Centro de Recursos Ambientales (Kuba) delakoak Hezeguneak, biodibertsitatearen babeslekuak: Salburuko urmaelak eta Ciénaga de Zapata izeneko eskola koadernoa prestatu dute. Ohiko ohar koadernoa izateaz gain, atal bat du erantsita hezeguneen biodibertsitatea eta garrantzia erakusteko. Horretarako, bi lekuetako ekosistema heze adierazgarrienak deskribatzen ditu: Salburua, Gasteizen, eta Ciénaga de Zapata, Matanzasen.
Argitaratzen diren aleen erdia Kubara bidaliko da, eta beste erdia Gateizko liburudendetan salduko da 3 eurotan. Koaderno didaktikoaren salmentaz lortutako irabaziak Varaderoko "Casa Promotora de la Cultura Ambiental" deritzona finantzatzeko erabiliko dira. Ekipamendu horrek Matanzas probintziako ingurumen komunikazio, hezkuntza eta parte-hartzerako programa garatzeko oinarria izango da.
Kuadernoa PDF formatuan eskura daiteke (2,85 MB) ondoko helbidean:
http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/documentos/1948eu.pdf