eues

Albistea

Herritarren Zientziako Odonatuen Kontserbazio Programaren 2016ko emaitzak

> Herritarren Zientzia

Burruntziak eta sorgin-orratzak talde ederrak dira herritarrek zientzia egin dezaten eta haien inguruan kontserbazio programa bat sor dadin. Izaki ikusgarriak izanik, haien identifikazioa aski erraza da, eta beste alde batetik, ingurune akuatikoen kalitatearen adierazle onak dira.

2014an CEAk kontserbazio programa bat jarri zuen abian, animalien talde hori oinarritzat hartuta, udalerriko odonatuen ezagutza hobetzeko asmoz. Hiru urte geroago, emaitzek erakusten digute herritarrek ongi hartu dutela programa. Parte-hartzaileen fideltasun maila % 90ekoa izan da urtez urte, eta bisitatutako tokien kopurua ere gero eta handiagoa da (22 toki 2015ean eta 25 toki 2016an).

2016ko laginketetan, Araban behatu izan diren 51 espezietatik 34 ikusi ziren Gasteizen, eta bi espezie gehiago ere aurkitu ziren, aurreko urteetan ikusi ez zirenak: Aeshna cyanea eta Platycnemis latipes. 2016an, berriro ere, Aretxabaletako urmaela izan zen aberastasun handiena izan zuena -22 espezie- eta ondoren Arangizko urmaela egon zen (21 taxoi identifikatu ziren bertan).

Azkenik, nabarmendu behar dugu Anax ephippiger espeziearen ale bat ere behatu dela, lehen aldiz. Jatorriz Afrikan bizi den burruntzi horrek hedatzeko gaitasun handia du eta noizean behin Araban ere agertzen da. Badirudi 2016an espezie horren inguruan EAEn izan zen aipamen bakarra dela gurea.

Aeshna cyanea

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala