eues

Albistea

Herritarren zientzia' Vitoria-Gasteizen, Atariaren eskutik

CEAk ekimen honen bidez sustatzen duen lerro estrategikoetako bat "Bioaniztasunaren Kontserbazioren aldeko Herritarren Parte Hartzerako Sarea" deritzona sendotzea da. Herritarren zientziaren esparruko proiektu horrek dituen helburuak honako hauek dira: Eraztun Berdean ingurumen jardueren garapena bultzatzea, herritarrek natur ingurunearen alorreko kontzientziazio eta segimendu kanpainetan parte hartzea, kontserbazio lanetan herritarren lankidetza sustatzea, herritarrek Eraztun Berdearekin duten harremana sendotzea, eta hari buruzko ezagutza hedatzea.

Kontserbazio egitasmo horiek hiru landare eta fauna taldetan zentratu dira: orkideoak, odonatoak eta hiriko hegaztiak. Guztira 48 lagunek hartu dute parte, 2013an hasi zen orkideoen kontserbazio proiektuan parte hartu zuten 12 lagunen aldean.

2013an lan lerro bakarra bazegoen, 2014an lau izan dira, proportzioan parte hartzaileen kopuru bera mantenduz. Beraz, ekimena arrakastatsua izan da. Lankide gehienek konpromiso maila altua erakutsi dute, egitasmoa utzi duten pertsonak batez beste % 13,5 izan baitira.

Emaitza gisa, amateur eran jasotako datuak eta praktika zientifiko purua nahastu dira, zientzia askeagoa, hurbilagoa eta parte hartzaileagoa sortuz, herritar guztien eskura dagoena eta aldi berean gure ingurunea ezagutarazten duena eta babesteko balio duena.

Orkideoa

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala