Proiektua
Herritarren Zientzia

Hasiera: 2013
Eremua: Tokikoa
Herritarren Zientziako proiektuak gure udalerriko biodibertsitatearen jarraipenean eta kontserbazioan aktiboki parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.
Zertan datza?
Herritarrei prestakuntza eta laguntza ematen diegu ingurune natural hurbilenari buruzko informazio garrantzitsua biltzen lagundu dezaten. Jasotako datuak gure udalerrian biodibertsitatea zaintzen lan egiten duten ikertzaileen eta kudeatzaileen eskura jartzen dira.
Zer helburu ditu?
Proiektu honen bidez, honako hauek lortu nahi dira:
- Herritarrek tokiko biodibertsitateari eta haren kontserbazio egoerari buruz duten ezagutza zabaltzea.
- Herritarrek natur ingurunearen jarraipena egiteko kanpainetan parte har dezaten sustatzea.
- Herritarrak udal lurraldera hurbiltzea, bereziki Eraztun Berdera, eta espazio horiekin duten lotura sendotzea.
Proiektuari buruzko informazio guztia webgunean dago eskuragarri.