Herritarren ekimenari esker, gure Eraztun Berdeko 'Etorkizunaren sustraiak' aurrera darrai
Abetxukuko auzo elkarteko 40 kide inguruk urtarrilaren 17an hartu zuten parte harizti eutrofoaren landare komunitateari dagozkien 300 zuhaitz eta zuhaixka landatu zituzten ekimen batean.
Urtarrilaren 21ean, berriz, udal aterpeak, Egibidek, Murgiako BHIk eta beste batzuk "aztarna bat utzi zuten", nahi duen orok baso berri batez gozatu ahal izan dezan urte batzuk barru. Egun horretan 60 lagun hurbildu ziren, nahiz eta eguraldia nahiko kaskarra izan (hotza, euria eta elurra izan genituen), eta guztira 400 zuhaitz eta zuhaixka landatu zituzten.
CEAk eskerrak eman nahi dizkie ekimen honetan parte hartzen ari diren talde guztiei, eta hurrengo landaketetan ere jendea animatu nahi dugu etortzen jarrai dezan.
Landaketetara hurbildu nahi duen orok, edo erronka honi buruzko informazio gehiago jasi nahi duenak, CEAren bidez egin dezake, edo proiektuaren webgunearen bitartez.
Informazioa:
http://www.vitoria-gasteiz.org/utzizeureaztarna
cea@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa: 945162696