eues

Albistea

Herrilanak Salburuako Parkean

Pasabide baten eraikuntza Santo Tomás eta Errekaleor erreken berbideratze ibilguaren gainetik.

Salburuako Parkerako diseinatu den bide sare berriaren baitan, Santo Tomás eta Errekaleor ibaien urak Alegria ibaira berbideratzen dituen ibilgua zeharkatzen duen ibi baten eraikuntzari ekin zaio, oinezkoek zein ibilgailuek tarte hau zeharkatu ahal dezaten. Pasabide berri honen bitartez, Fernando Buesa Arena Pabilioiaren inguruan eraikitzeko asmoa dagoen Interpretazio Gunea eta Arkauteko Urmaela inguratzen duen oinezko pasealekua lotu ahal izango dira.

Lan honek urmaeletako ur maila kontrolatzeko hustubide berri baten eraikuntza ere aurreikusi du. Proiektuaren aurrekontua 125.844,32 eurokoa da eta Canalizaciones Industriales de Gas, S.L. enpresari esleitu zaio.

Parkeko hezeguneen leheneratze eta berregokitzea.

Azken urteetan Salburuako ingurumen alderdiak sendotzeko garatu izan diren ekimenen ildoari jarraituz, Betoño eta Arkauteko urmaelek osatzen duten bi ur masa nagusien arteko konektibitate ekologikoa hobetzea lehentasunezko betebeharra dela ikusi da; izan ere, gaur egun bi urmaelok labore lurrez eta lugorriz osaturiko lur tarte batez banaturik daude.

Aipatu xedea betetzeko, 2002ko udaren azkenaldean eta udazkenean zehar beste bi urmael biziberrituko dita. Lanek Parkearen iparraldean kokaturik dauden lursailak ukituko ditu, Duranzarra izenez ezagutzen den inguruan. Espazio honen iparraldeko muga Fernando Buesa Pabilioiari atxekirik dauden lurrak dira. Urmael berri hauek, etorkizunean, toki horretan eraikiko den Interpretazio Guneari estuki loturik egongo dira eta, beraz, betekizun garrantzitsua izango dute "atari" gisa eta bisitariek bertako hezeguneen multzoarekin izango duten lehen harremanaren bideratzaile gisa.

Bestalde, jarduera honek katebegi estrategikoa osatuko nahi du Salburuako Parkearen eta Alegria Ibaiaren Pasabidearen arteko loturaren baitan, hiriaren Eraztun Berdearen egituraren funtsezko atala eratuz.

Proiektua leheneratze ekologiko gisa planteatu da. Filosofia horri jarraituz, lurra hondeatu eta sakonera txikiko, antzeko azalerako eta maila hidriko iraunkorreko bi ur xafla sortuko dira. Ur xafla berriek 17.000 m2 inguruko azalera izango dute.

Proiektua Vitoria-Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak garatu du eta Ingurumen Ministerioak finantzatu du. Bere aurrekontua 78.000 eurokoa da.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala