Hegaztien Mundu Egunaren urteroko ekitaldia, urriaren 6 eta 7an
2007ko Hegaztien Mundu Egunaren kariaz, CEAk, Arabako Foru Aldundiak eta beste zenbait erakunde publikok eta herritarrek hainbat jarduera antolatuko dituzte urriaren 6 eta 7an. Ekmen honek hegaztiei eta beren habitatei eragiten dizkieten ingurumen arazoen inguruko kontzientziazioa sustatzu nahi du.
Beste urte batzuetan bezala, CEAk urriaren 7rako antolatu dituen jarduerak Salburuko parkean egingo dira. Papiroflexia lantegiak, hegaztien behaketakoak eta teleskopio bidezko argazkigintza digitalekoak (digiscoping) egingo dira, bai eta argazki, silueta eta kantuen identifikazio lehiaketak ere.
Horrez gain, egun honen osagarri gisa, CEAk "Herramientas para la iniciación al monitoraje ornitológico" izeneko ikastaroa antolatuko du, jarduera ornitologikoetako gidari gisa modu profesionalean prestatu nahi duen orori zuzenduta. Urriaren lehen asteburuan zehar (urriko 5, 6 eta 7an), gidariak ezagutu behar dituen teknika eta tresnak irakatsiko dira Salburuko parkean egingo diren hainbat ikastordu teoriko zein praktikoren bitartez, eta urte sasoi bakoitzean Salburuan dauden hegazti espezieak in situ ezagutzeko aukera egongo da.