Albistea
Hegaztien Mundu Egunaren balantzea
Aurten jardueren egitarau zabala antolatu da Hegaztien Mundu Eguna ospatzeko. Urrian antolatutako jardueretan, saguzarrei buruzko hitzaldia eskaini zen eta gaueko zein eguneko harraparien muda-, adin- eta sexu-ereduei buruzko ikastaroa egin zen. Urriko lehen igandean egindako Mundu Egunean ikusi ahal izan denez, gero eta jende gehiagok hartzen du parte gertakizun honetan. Aurten 1.400 parte hartzaile egon dira.
Azaroan eta abenduan bi erakusketa bisitatu ahal izango da hegaztien gaiei nola edo hala loturik: "Naturaren argazkilariak 2008" eta "Hegaztiak liburuen arabera".