Albistea
Hegaztien Mundu Egunaren 2010ko ospakizunaren balantzea
"Biodibertsitatea bizitza da. Biodibertsitatea gure bizitza da" goiburupean, urriaren 3an, munduko hegaztiak eta horien kontserbazio-arazoak ezagutzera emateko helburua duen urteko ekitaldi garrantzitsuaren beste edizio bat egin zen Atarian. Aurten 2.400 pertsonak hartu dute parte.
Haurren marrazki lehiaketa izan da aurtengo edizioko berritasunetariko bat. Lehiaketa horretan txikienek hezeguneetan eta horien inguruneetan bizi diren fauna- eta flora-espezieen inguruko beren sortzeak aurkezteko aukera izan dute.