Albistea

Hegaztien eraztunketako Green Capital proiektua

Vitoria-Gasteizen Europako Hiriburutza Berdearen markoan CEAk hautatu zuen proiektuetako bat hegaztien eraztunketaren eta horri lotutako ingurumen hezkuntzaren ingurukoa da. Proiektu honen baitan, posible da jendeak hegaztien eraztunketa lantegietan parte har dezan Salburuko parkean. Lantegiok hegaztien eraztunketa zientifikoa lan esparrutzat duen eta proiektuaren arduradun den Txepetxa elkarteak antolatu ditu.

Eraztunketa tailerren egutegia irailerako, honako hau da: 5, 8, 12, 19 eta 26

Bi txanda daude, 09:00etan eta 11:00etan. Lantegi bakoitzak 2 ordu irauten ditu.

Izena emateko, posta elektroniko bat bidali behar da greencapital@txepetxa.org helbidera. Jarduera hau doan da.

Informazio gehiago: http://anillamiento-txepetxa.blogspot.com.es/2012/07/hegaztien-eraztunketako-green-capital.html

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu