eues

Albistea

Hegaztien 2009ko Mundu Eguna

Aurtengoan ere, BirdLife International elkartearen nazioarteko ekimenari lotutako jarduerak antolatu ditu CEAk Salburuko parkean, hegaztien mundua eta kontserbazio-arazoak ezagutzera emateko nahiak eraginda. "Bidaiatzeko jaioak (Born to Travel)" leloa oinarri hartuta, aurtengo edizioan hegazti migratzaileak salbatzeko premiaz ohartarazten saiatuko dira batik bat, azken hiru hamarkadetan Afrikan, Ekialde Ertainean eta Europan zehar bidaiatzen duten hegazti migratzaileak % 40 baino gehiago murriztu direla kontuan hartuta.

Besteak beste, monitore adituek gidatutako ibilbideak, hitzaldia, papiroflexia, lehiaketak, eraztunketa zientifikoak, hegaztiak bereizteko behatokiak eta ibilbide ziklo-ornikologikoak antolatuko dira Salburuan, urriaren 4an, igandean, goizeko 10:00etatik aurrera.

Jarduera-programa hemen kontsulta daiteke:
http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/3/378.shtml

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala