eues

Albistea

Hegaztiei eraztuna jartzeko estazioa Salburuan

Bigarren urtez jarraian, udazkeneko migrazioan zehar Salburuko hezeguneetatik igarotzen diren txori txikien azterketa bat egin da. Hartara, uztailaren 21etik irailaren erdira arte lanean aritu den eraztun jartze zientifikoko behatoki bat ezarri da. Guztira, eraztun jartzeko 30 jardunaldi egin dira eta 48 espezie ezberdinetako 3.303 hegazti harrapatu eta eraztuna jarri ondoren askatu dira. Horrez gain, dagoeneko ikerlari taldearen eraztuna jarrita zeukaten 388 ale harraptu dira. Azkenik, atzerriko eraztuna zeramatzaten 8 hegazti kontrolatu dira (4 belgiarrak, 3 britainiarrak eta bat frantziarra)

Lortu diren emaitzen artean, aipatzekoa da ur-benarrizen harrapaketa ugariak (15 eraztun jartze). Argi geratu da Salburua toki garrantzitsua dela iraungitze arrisku larrian dagoen hegazti honen migrazioaren garapenerako. Hortaz, bigarren urtez Salburua espezie honetako ale gehien kontrolatu den tokia bihurtu da Iberiar Penintsulan, Palentziako La Nava urmaelaren ondoren.

Aurtengo kanpainaren berritasun gisa, ikerlari taldeari eraztunak jartzen lagundu dieten boluntarioen talde baten partehartzea egon da. Guztira 24 lagun izan dira, gehien bat EAE, Nafarroa, Valentzia, Aragoi, Madril, Gaztela-Leon eta Extremadurakoak.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala