Albistea
Hegazti ugaltzaileetan oinarriturik Vitoria-Gasteizko bioaniztasunaren egoera neurtzeko adierazlea
Puntu zehatzetan urtez urte egiten diren zentsoen bitartez, epe luzera hegazti arruntenen populazioetan ematen diren aldaketa eta joerak ezartzeko aukera ematen dute mota honetako ikerketek. Kontserbaziorako egokiak izan daitezkeen estrategiak ezartze aldera, ezinbestekoa da hegaztien populazioak ze neurritan emendatu edo murrizten diren jakitea. Gainera, hegaztien populazioen jarraipenak, beste zenbait animalia talde zein ekosistemen kontserbazio egoera neurtzeko adierazle egokia izatearen balio erantsia dauka.