Haurrentzako lantegiak, bisitak eta ibilbideak Salburuan barrena, Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatzeko
Ataria natura interpretatzeko zentroan hainbat ekintza antolatu dira Hezeguneen Nazioarteko Eguna -otsailaren 2a- ospatzeko. Jarduera hauek osatzen dute programa: Salburuan negua igarotzen duten hegazti espezie garrantzitsuenak ezagutzeko ibilbide gidatua,CIDAHM -Mantxako Uraren eta Hezeguneen Interpretazio eta Dokumentazio Zentroaren zuzendari Alejandro del Moralen hitzaldia, baso-igel jauzkaria ikusteko gaueko bisita, eta haurrentzako jarduerak otsaileko lehen asteburuan.
Familia osoarentzat prestatutako jarduera horien bidez, "herritarrak gure inguruneak duen biodibertsitate-aberastasunaz bertatik bertara gozatzera gonbidatu nahi ditugu, gure hiriarentzat harrotzeko modukoa baita", adierazi du Ingurumen zinegotzi Alba Cañadasek. Aurten "Hezeguneak eta basoak" izango da Hezeguneen Nazioarteko Egunaren lema nagusia. Hezeguneak aberastasun biologiko handiko ekosistemak dira, eta Salburukoa Ramsar-eko Hitzarmena ren Nazioarteko Garrantzia duten Hezeguneen Zerrendan sartuta dago.